Diotenez, katuek bederatzi bizi badituzte. Mementoko, gizakiok bizi bakarrekoak gara. Hiltzeko pro- gramatuak. Sortzez hilkorrak. Bakan batzuetan, ustegabeko bigarren bizia eskaintzen zaie, emaitza gisa, gizon-emakumeei. Atearen bestaldetik berriz jin direnak heriotz-bazterretan ibili izan direnak dira. Near Death. Etzanik, argi zuri distirantari so daudela, bizi osoa iragan izan zaie arinki beren baitan. Beren gorputzetik kanpo aterarik, hari begira egon dira. Mingarria izan zaie gorputzaren berreskuratzea, heriotzaren eta biziaren mugetan bidaiatzea. Lehen hilik orain berriz bizirik. Xabi Bordak galdetzen duen moduan: «zenbat bider gehiagotan hil behar al gara guztiz hiltzeko?».
Bizirik den hildakoa gizaki bera ote da? Berbera? Antzekoa? Gaur zein gorputzetan bizi ote da? Lehengoan? Gerokoan? Nor da hilen erresumatik itzuli den hori? Zertara etorri ote da berriz? Nolakoa ote da orain bizirik eta lehen hilik zen haren begirada? Herio-bidaiatik itzuli denak zer ote dio bere leheng