AZKENEKO ZUHAITZAKn Hauek dira geratzen zaizkigun zuhaitzak:n oraindik erdietsi ez ditugunak. Haien soilguneetan erabakitzen dan zein itzal egin gutako bakoitzarengan.n Beren modura, gorakako ahotsa dute,n aho inguruan eskuak turuta gisara jartzen dituenakn egiten duen bezalan bere ahotsa zeru-goietan entzun dadinn eta norbaitek hemen gaudenak zaindu gaitzan. Azkenduak.n Zuhaitz orok hildako bat babesten du eta izerdiann mantentzen du, bere egiten du eta babesean hartzen, zuhaitz-azalezkon eta orbelezko zoru bat ematen dio.n Bizi izan zirenengan atera daitezke onik basoak,n esan nahi baita, haiei buruz gordetzen dugun oroitzapenean.n Basoak defendatzen dituenak etxea edukiko du pagoaren kolorean.n Zuhaitz batzuek lurraren aurrekoak dirudite, haritzakn eta haginak baino lehenagokoak, esate baterako,n mundua sortu nahi baina ezin izan zuen esku galdu eta hilkor bateann sustraituta baitaude. Entzun iezaiezue beren adarretan; ohartarazten digute, aholku ematen.n Atsedenaren fruitu guztiak