Bidaiak liburuko protagonistak -aniztasunari keinu eginez adin eta kultura ezberdinetakoak baitira-, bakarkako zein taldeko ibilgailuetan dabiltza han-hemenka; batzuetan jolasteko ibilgailuak izaten dira, eta, bestetan, berriz, beste lekuetara bidaiatzekoak: monopatina, bizikleta, autoa Ilargian Kulunkantari bildumako izenburu berria da, eta 0 urtetik 3 urtera bitarteko neska-mutikoei zuzendurik dago. Bildumaren egilea den Antonio Rubioren esanetan, piktograma poetikoa edo Poegrama begia hezten eta belarria eztitzen lagunduko dien poesia modalitate bat izendatzeko modua da.n n Kolore biziz horniturik dauden liburukion proposamen estetikoa, 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen Óscar Villánen eskutik datorkigu. Artisau-lana da berea, erraz antzematen diren pintzelkadaz eta tonalitatez hornitua; ehundura horiek guztiak ukitzeko modukoak dira batzuetan. Irudia nabarmen gelditzen da hondo argiko alderdian: marrazkia soil-soila da, eta erraz antzematen da, artistaren beraren