Animaliak liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide. Frutak liburuak, bestalde, gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolen bildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urtera bitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurle txikiaren begia hezi eta belarria eztituko duen irakurketa-erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan.n n Bestalde, Oscar Villanen esku 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzeko modukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia; marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa